You are using an outdated browser

In order to deliver the greatest experience to our visitors we use cutting edge web development techniques that require a modern browser. To view this page please use Google Chrome, Mozilla Firefox or Internet Explorer 11 or greater

Ezagutu gure komunitatearen parte izatearen abantaila guztiak.
Community
HASI SAIOA

Sartu Community-n haren abantaila guztiez gozatzeko.

EGIN BAT COMMUNITY-REKIN

Egin bat orain. Jarraitzaile egiten bazara, abantaila ugariz gozatuko duzu, doan, eta, Lagun edo Kide korporatibo egiten bazara, are onura gehiagoz.

EZAGUTU COMMUNITY

Artea eta kultura maite dituztenentzako eremu berria. Jarraitzaile, Lagun edo Kide korporatibo gisa parte har dezakezu.

EZAGUTU ABANTAILAK

Ba al zenekien...?

Ba al zenekien… Lucio Fontanak espazialismoari buruzko bost manifestu baino gehiago idazten hartu zuela parte?

1946tik 1952ra bitartean, Lucio Fontana (Rosario, Argentina, 1899–Milan, Italia, 1968) zenbait manifesturekin egile izan zen, beste kide batzuekin batera; horietan, hainbat arte-ikasle eta -irakaslek artean laugarren dimentsioa txertatzearen garrantziari buruz egindako hausnarketak bildu ziren. Manifestu haiek fisikaren ikerketan izaten ari ziren aurrerapenen ondorioz sortu ziren, eta idatziz bildu zituzten ikasgeletan eta intelektualen artean arte berri bat bilatzearen inguruko eztabaidagaiak. Manifestuak nazioartean argitaratu ziren, eta erabateko onarpena izan zuten mundu osoan.

Lehenengoa 1946an prestatu zen Buenos Airesen: hura zen garai hartan Latinoamerikako muin intelektuala eta han aritu zen Fontana irakasle-lanetan, Altamira Arte Plastikoen Eskolan. Manifiesto Blanco (Manifestu zuria) deitu zioten eta, nahiz eta artistak ez zuen sinatu, haren egileetako bat izan zen, hauekin batera: Bernardo eta Pablo Arias, Enrique Benito, César Bernal, Rodolfo Burgos, Horacio Cazeneuve, Luis Coll, Marcos Fridman, Alfredo Hansen eta Jorge Rocamonte.

Milanen, Espazialismoaren manifestua agertu zen 1947an. Gero, 1948an, Propuesta de un reglamento (Araudi baten proposamena) argitaratu zen. Eta, 1951n, IV Manifiesto del Arte Espacial (Arte espazialaren IV. manifestua) kaleratu zen. Azkenik, 1952an, espazialismoari eta telebistari buruzko testu bat argitaratu zen. Fontanak RAIren (Radiotelevisione Italiana) zenbait emanaldi esperimentaletan hartu zuen parte bere lanetako batzuekin.

Elementu fisikoen batura gisa ulertzen dugu sintesia: kolorea, soinua, mugimendua, denbora, espazioa; hala, unitate fisiko psikiko bat osatzen dute. Kolorea (espazioaren elementua), soinua (denboraren elementua) eta mugimendua (denboran eta espazioan gertatzen dena) dira arte berriaren funtsezko formak, eta arte berri horrek existentziaren lau dimentsioak hartzen ditu barnean. Denbora eta espazioa.

Arte berriak gizakiaren energia guztien funtzioa behar du sortzeko eta interpretatzeko. Bizitasuna erabatekoa denean agertzen da bere horretan izakia.

Manifestu zuria, 1946


Jarduerak

Foto reflexiones compartidas

Partekatutako hausnarketak


- Arte arduradunen ikuspegia
Maiatzak 29, asteazkena, 18:30. Manuel Cirauqui, Museoko arte arduraduna

- Funtsezko kontzeptuak
Ekainak 5, asteazkena, 18:30. Marta Arzak, Hezkuntza eta Interpretazio Zuzendariordea

Informazio gehiago

Foto performance

Argazkia ©Timeless in Space-ARTALIVE 2018

Performancea: Ambienti & Space Aldina Michelle Topcagic

Uztailak 13, larunbata

Art Alive proiektuak Space Series instalazioaren moldaketa aurkeztuko du, Joel Suárez Gómez dantzariarekin batera. Proiektuak Bruselan du egoitza, eta Aldina Michelle Topcagic koreografo eta dantzariak zuzentzen du. 

Informazio gehiago

Foto coloquio

Mahai-ingurua: Lucio Fontana: ikuspegi berriak

2019ko irailaren 27an, 18:30ean

Mahai-inguru honetan, komisarioak, arte-historialariak eta idazleak elkartuko dira Lucio Fontanaren obrari, espazialismoaren ondareari eta espazialismoak EAEko artearen historian izan duen oihartzunari buruzko ikuspegi berriak aurkezteko. Besteak beste, Manuel Cirauqui, Javier Ortiz Echagüe eta Andrea Valdés izango dira bertan.

Informazio gehiago

Baliabideak

Entzuteko gida eta egokitutako gidak

Entzuteko gida eta egokitutako gidak

Museoko sarrerarekin batera entzuteko gida eskainiko dizute. Horren bidez erakusketa bakoitzeko artelanei buruzko informazio zabalagoa izango duzu.

Informazio-gunean eskatu entzumen, ikusmen edo/eta adimen urritasunak dituzten pertsonentzako audio/bideo gidak.

visitas-expres

Bisitaldi laburrak

Bisitaldi labur hauetan arte edukiak azaltzen dira, modu zehatz eta dinamikoan. Galdetu gaiei, hizkuntzei eta topaguneei buruz Informazio-mahaian.

Prezioa: doako jarduera Museorako sarrera erosiz gero. 20 pertsona gehienez (helduera ordenaren arabera)

Cookien erabilera

Orri honek cookieak erabiltzen ditu nabigazioa eraginkorragoa izan dadin eta zerbitzu pertsonalizatuagoa izan dezazun. Nabigazioarekin jarraituz gero, cookien erabilera onartzen duzula ulertuko dugu.
Konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago eskura dezakezu gure cookien politika orrialdean